inprobisazioa dute musika egiteko modu. eta beren tresnak honako hauek dira: ibonek bere ahotsaren aukerak arakatzen ditu: gurgur, gorgor, marmar, zurrumurru, garrasi, errezitatze dadaita, fonismo ulertezinak; miguelek casiotone manipulatu bat erabiltzen du, eta horren soinua deskribatzeko musika elektroakustikoa, 80etako teklatu horterak, elizako organoa edota lucio fulciren soinu banda ekartzen ditu gogora.
nahasketa horren emaitza musika bitxia da, sailkaezina eta aldi berean gozagarria, eta bertan uztartzen dira tentsiozko atmosferak, surrealismo absurdua, gizaki primitiboen musika, adult only noise eta r serieko zientzia fikzioa.