eta-k orain dela bi urte baino gehiago bere bukaeraren berri eman zuenetik, euskal gizartea kontakizunaren gatazkan murgilduta dago. bost hamarkada iraun dituen talde armatu baten bukaera fenomeno konplexu bat da eta hau azaltzeak sinplifikazioetan erortzera behartze gaitu ia beti. baina sinplifikazio batzuk errealitatetik gertuago daude beste batzuk baino. harresi mediatiko sendo batek eta-ren bukaera espainiar estatuko garaipen polizial edo politiko bat bezala deskribatzeko joera du. baina hau ez da historia lehen pertsonan bizi dutenen pertsonek nahiago duten sinplifikazioa.
txillarretik aietera istorio honetan sartzen saiatzen da bertan parte hartu zuten 17 protagonisten eskutik. hauen artean kazetariak, politikoak eta gizarte zibileko eragileak ditugu. beraien bizipenen bitartez euskal herriaren eta ezker abertzalearen azkeneko 10 urteko gakoak berreraikitzen dira, hamarkada erabakitzaile bat estatuko historia politikoan.