anak 28 urte ditu. besteak laguntzen, bere lanean baliogarria eta pozik sentitzen da. hala ere, bere lanorduetatik kanpo, anak erlazionatzeko arazo larriak ditu. sozialki traketsa da, eta batzuetan agresiboa bere gertuko pertsona maiteenekin.
anak ezin ditu bere jokaera eta emozioak kontrolatu, eta hori dela eta sufritu egiten du, errudun sentituz. funtsean, bere buruarekin eta besteekin ondo egotea gustatuko litzaioke: zoriontsu izatea. baina bere buruari kalte egiteko jokaerak, bere buruari min egitekoak, ez du bere burua isolatu besterik egiten.
anak, psikiatrek mugako nortasun-nahasmendua edo borderline sindromea deitzen dutena du. baina berak ez daki.