c-n

harriek badakite… eta ixildu egiten dira.
harriek badakite basoan gerta ohi dana
eta lur gaiñean, belar-izpietan,
eta lurpean, lurraren erraietan,
eta arnasten duten aidean
eta karesatzen dituen aizean…
harriek badakite
-dena begi,
-dena belarri

zer nahi denaren berri…
harriek badakite… eta ixildu egiten dira.

juan inazio goikoetxea, gaztelu, 1970: hitzak

ibonrg: bandoneoia, gitarra, tronpeta, ahotsa