bilbo – kea eta kedarra

amaren sabela utzi bezain azkar
gorapilo bat egin ziidaten zilborrean
ez nendin ahaz
lagatako lehen presondegia

nere iritzia jakin gabe
kristautu ninduzuten
neri galdegin gabe
eskoletan erdal jakintsu egin
gero makina baten morrontzari lotzeko

azkenean badut behintzat aukera
emaztea hartzeko
tornillozkoa ala tuerkazkoa
ez andre eta ez eme

bainan…
mozkorraren ekaitz tartean…
zentzua galduta…
sortu ditugu semeak,
izaki berriak
hauek ere besterentzat!
nere emaztea bezala!
ni bezala
ez!! hobe hil. bai, amen.

tan pronto como dejé 
el vientre de mi madre
me hicieron un nudo en el ombligo
para que no olvidara
la primera cárcel acababa de abandonar

sin conocer mi opinión
me cristianizasteis
sin preguntarme
me hicisteis sabio castellanoparlante 
en la escuela
y después esclavo de una máquina

ahora por fin tengo oportunidad de 
tomar una esposa:
una tuerca o un tornillo
ni una señora ni una mujer

pero…
en medio de la tormenta de la embriaguez…
habiendo perdido el sentido…
hemos creado hijos,

nuevos seres
¡estos también para otro!
¡al igual que mi mujer!
al igual que yo.

no!! mejor morir.
sí, amén.