Entzun: https://www.badok.eus/kantua/etre/#43071
Hogeita hamar urte Être kantuak liluratuta. Aldiro-aldiro pausatzeko harengan. Pentsatzeko agian euskal kantutegitik Robert Wyattek sina zezakeen kantu bakanetakoa izan zitekeela. Gauza basatia eta gauza gizatiarra. Errukia eta denbora. Faunarena, norberarena.
Kantu sakraturik ez dago, eta baleude prest leudeke beti azalberritzeko, biziberritzeko eta hilberritzeko. Sakratuagoak lirateke horregatik.
Gure eskuetan aurrindu da Être orain, eta adarretik erori zaizkigu beste txori batzuk, Vainica Doble, Los Panchos eta Maria Dolores Pradera