1545 urtean Bernat Etxepare poeta baxenafarrak euskara gainontzeko hizkuntzen mailara eramatea lortu zuen, lehenengo aldiz inprimatua izatea lortu baitzuen, “Linguae Vasconum Primitiae” liburuan.
Handik ia 500 urtera, IbonRG musikari sestaotarrak euskararen lehenengo liburu handi hartako olerki guztiei musika eta ahotsa eman die, ‘iaquin vahu’ izeneko disko-liburuan. Ahotsa da Ibonen lanaren ardatza, baina lan horretan hainbat izan dira kolaboratzaileak (Itxaro Borda, Mursego eta Verde Prato, besteak beste).
Aurkezpen hauetan, ordea, Garazi Navas akordeoi-jotzaile bikaina du lagun. Diskoko abestiak egokitu dituzte zuzenean jotzeko. Kantuotan musika garaikidea, a capella kantua, folk, free impro eta kantu lirikoa uztartzen dira.