ixo!

ba euria ari zuela

eta galduak ginela galduak ginela mendian
—hotz!—

beldurgarria zen gaua
—beltz!—

eta horra orain ipuin barregarria:

erantzi nuen larruazala

kremaileran irekiz lepotik behera
—tximist!—

eta harekin egin nizun oihal-txabola bat
ez zintezten busti

atera nuen bihotza eta gora nuen jaurti

bengala berde bat zen ahapetik oihuka:
ixo! ixo! ixo!
alaba daukat lo!

atzamarrak eten

eta txotxetan txikitu nituen
—otx!—

su handi bat pizteko neure ahoan

orduan heldu zen otsoa
—isil!—

eta mendiko ardiak jan zituen

ezkilak eta guzti
ixo! ixo! ixo!
alaba daukat lo!

hitzak eta ahotsa: koldo izagirre (in teilatuko lizarra) 1988
soinu edizioa: ibonrg

11