karbari

laur karbarien eresia
ora-gauan laur karbari
karban hanxe ziren ari
egarriz borx’ egon-eta
nehork ez hek urrikari

«nozbait,ala dioite elgarri
eho hoien hezagarri
nonbait zerbait ezpadugu
galdu behar gara sarri»

hori erranik, hauk doazala
hetarik biga, berhala
baratzez baratze, xori
ihiztariak bezala

ezt’ izan ehon hesirik
hanbat goraki hersirik
non eztituzten gaintitu
oillarrasiki jauzirik

joanez, joanez, azkenean
unhe-hurran zirenean
sagardoibaten barnera
sar ziten, oren honean

han pikotzebat baturik
frutaz oro kargaturik
pot eta besarkaz lotu
zauzko, belhaunak gurturik

«o zuhatz orsto-zabala
(dioitela) luzez izala
horl’ ukensu, horl’ ekoizle,
orai izana bezala;

zuhatzetan hi lehena
aiz, hoben’ et’ ederrena;
dohatsu hir’ orsto-adarrak
dohatsu hir’ ekoizpena

etzen ez deitatzekoa
noizten, frutu bizizkoa
eu’ amasok jan zezana
bana bai, o hi pikoa

hitzak: arnaud oihenart (laur karbarien eresia -zati bat-, 1657)
musika: ibonrg