azken erromeria da hau
herri txikietako plazetan
inork ez du bankariaren alabarekin
dantzan egin nahi
ausentziek gehiago batzen gaituzte
nik ez dut besteentzat begirik
errari nabil barkatzeko
ahul eta norabide gabe azken aldian
inork ez du sasoi hauetan oroitzapen txar bat
memorian boxeo-kolpeka eduki nahi
errepide hau beste norabait doa
eta gu elkarrekin baina ez elkarrengana
eta ez aurrerago
itsasoa sentitzen ahal da errekaren amaieran
eta musika apur bat ozen San Martin utzi ahala
gaurtik aurrera ez dakigu bihotza zerez bete
larruzko zapatak ditut euritarako
lastoa erraiak osatzeko
eta babes gutxi datozen entregatarako
elkarren oztopoekin egiten dugu topo
datozen ekaitz guztiak irauteko gai garela
sinetsarazi diogu elkarri
ez gaituela mareak irentsiko
nahiz eta ura aspaldian hazita datorren
norabide gabeko trenetan erretako
ikatz guzia izartu da gauez
eskuetan gurutzatzen dira gure odolbideak
lurrarekin estutu arren
inoiz baino ilaunago sentitu gara
musika entzuten da oraindik plazan
ahotsa eta hitzak: jon benito (aingurak erreketan, 2001)
soinu edizioa: ibonrg