arantzak gara.
kontatu digute bi urtean behin arantzen manifestazio bat egiten dela arantzazu egunean, edo hori ulertu dugu guk behintzat. milaka Arantza imajinatzen ditugu pankarta ostean oihuka: “a-ran-tza, a-ran-tza, a-ran-tza”. “arantza da bide bakarra”. “jo ta ke arantzazu arte”.
gure lagun arantza epaitu behar zuten beste askorekin, gehiegirekin, bat ere gehiegi denean. zer egin eraman behar baziguten? nola eutsi arantzari gurean? askegune bat imajinatu genuen arantzazun, arantzen manifestazio baten ostean. milaka arantza irudikatu genituen desobeditzen, milaka arantza laguna babesten. lagunak zaintzea delako bide bakarra.
eramango ez dutela ospatzeko egin genuen fugaziren bertsio hau. zainketak eta elkartzeko gogoa ez direlako bukatzen absoluzio baten ostean, eta altxatzeko beharra ere ez. arantzazun edo donostian edo zarautzen edo iruñean edo bilbon edo aulestin, arantzak arantza zaindu eta berarekin bakarra ez den bideari ekiteko gogotsu gaudelako.
arantza lz / arantza rg / arantza fb