kafea eta galletak gustuko ditugun diskoak lagunartean entzuteko sortutako proiektu bat zen. hilean behin batzen ginen, gernikako gaztetxeko areto txiki batean hasieran eta astran ondoren, eta musika-talde batek aukeratutako diskoa entzuten genuen, kafea eta galletak dastatu bitartean. Horren ostean, diskoa aukeratu duen taldeak jotzen zuen. denborarekin, kafe aleak liburua argitaratu genuen, musikariak ez diren gure lagunek ere diskoa aukeratu eta horren gainean idazteko aukera izan zezaten.